XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orregatik erantsiko zioten Itxaspe Izengoitia.

Orio`ko baserri au, itxas-ertzeko arkaitzen gañean dago, kukuarri mendiaren ipar-aldeko egalean, izugarrizko bakardadean.

Bi bizitza ditu.

Oietako batean andre alargun bat bizi zan, bi bereak eta beste bat Fraisoro`tik ekarri zituan seme-alabekin.

Alargun onekin ezkondu zan Itxaspe.

Luisa Francisca Azurza zeritzan, eta Azpeitiarra zan bera ere.

Senar-emazte auek alkarrekin diferentzi aundia izan bear zuten urtean, itxura ere ala omen zuten da.

Aur bat izan zuten, alaba, Maria Joxepa izenez, aita bezelako aundi eder bat.

Parrandero xamarra izan zan Itxaspe bertsolari au.

Ez emen zekian idazten ta ez irakurtzen ere.

Ta etzuan bertso-paper bat ere jarri.

Bai, ordea, aotik aora erruz kantatu Orio alde orretan.

Beste erritara oso gutxi atera baitzan.

Orain emen jarriko ditugunak, erriak buruan gorde ta guk beraren aotik jaso al izan ditugunak dira.

Andrea, 80 ta geiago urterekin il omen zan.

Ta Itxaspe berriro ezkondu zan, etxean zuan neskamearekin.

Oso emakume piña, langillea ta saiatua omen zan.